XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

11. MISTERIO KARTOGRAFIKO BAT: PIRI REIS-EN MAPA

Antarktika kontinentea oso gutxi ezagutzen den lurraldea da.

Mapamundietan bazter batean kokatzen da eta behar bada horregatik kontinente horretaz hain gutxi dakigu eta hain gutxi arduratzen gara.

Baina esan beharra dago hain zabala den kontinente hori Europa eta Estatu Batuak elkartuta adinakoa dela.

Bestalde, gure planetan dagoen ur gezaren % 90 izotz bihurtuta kontinente horretako izotzetan dagoela.

Besterik iruditu arren, Antarktikan oso elur gutxi egiten du, hango atmosferan ur-lurrin gutxi dagoelako.

Urtebetean erortzen den elur guztia (12 cm inguru) izotz bihurtzen da.

Baina gauzak ez dira beti gaur ikusten ditugun bezala gertatu.

Antarktikatik oso hurbil dagoen herri batean Yamana deritzon tribua bizi da.

1513. urtean Piri Reisek eginiko karta geografiko baten puska bat dugu aurreko orrialdean.

Oharrak turkieraz idatziak daude.

Mapa honek ospe itzela hartu du Antarktikari buruz ematen dituen datuengatik, batez ere.